Elkartea

Elikadura Jokaeren Nahasteak (EJN) dituzten pertsonen gurasoen kezkari erantzunez sortu zen, 1995eko otsailean, ACABE Bizkaia. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta baliabide publiko espezifikorik ezari erantzutea da elkartearen xedea.

Gaur egun, bi ildo lantzen ditu, modu aktiboan.

Orientazioa

EJNak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzea.
Gizarte eta hezkuntza arloetako profesionalei aholkularitza ematea eta osasun arloko profesionalekin lankidetzan jardutea.

Prebentzioa

Gizartean EJNei buruzko sentsibilizazioa lantzea.
Osasun arloko agintariei gaixotasun horien arretan hobekuntzak egin ditzaten eskatzea.
Nahasteak goiz antzemateko jarraibideak zabaltzea.